Milaka lagun Baztanen Aroztegia egitasmoa baztertzeko eskatuz.

Aroztegia baztan manifa 10 20210515

Milaka lagun elkartu gara gaurkoan,  2500 inguru iturri ezberdinen arabera, Baztanen ospatu den manifestazioa “Aroztegia Gelditu. UGEPik ez, inposiziorik ez” lelopean. Asmoa zehatza, Aroztegia izenaz ezagutzen den egitasmoa, behin betiko baztertzeko eskatzea.

Manifestazioa 17:30 punttuan hasi da gainezka zegoen Elizondoko plazatik, zanpantzarrak buru direla, oraindik Aroztegia egitasmoa kaltegarria dela konturatu ez direnen begiak eta kontzientzia/koszientzia esnatu nahian edo.

Bideoa ikuseko klikatu irudiaren gainean:

Aroztegia karatula ahotsak

Aroztak ekimenekoek ibilibide polita jarri digute Elizondotik Lekarozera bitartekoa, kiribildu extra batzuekin inguruko zenbait auzune eta bertako paisaia ederrez gozatzeko aukera luzatuz.

Eguzkitikparte hartzera deitu genuen eta kide batzuk bertan izan gara. Desde Eguzki hicimos un llamamientoa aprticipar en la m,anifestación y algunos miembros hemos estado presentes

Eguzkitik manifestazioan parte hartzera deitu genuen eta kide batzuk bertan izan gara.

Manifestazioari bukaera emateko prestatu duten belardi zabalean partaide guztiok sartzeko aukera izan dugu, non parte hartu dugunok goxatzeko bertakoen musika apur bat entzun dugu, baita musikatutako poesia saiotxo bat ere.

Aroztak-en izenean hitz egin duen Aintzane Aristegik oso hitz ederra erabili ditu. Hona hemen esanguratsuenak:

Parte hartzeagatik eskerrak eman ostean,  zera esan du: “Sinestarazi nahi digute etxeen beharra dugula, non eta Baztanen, 860 etxebizitza huts eta 520 bigarren etxebizitza daudelarik. Sinestarazi nahi digute lana ekarriko dutela, lanpostuak sortuko dituztela, mendez mende jasangarria izan den eta jatera eman digun lurra zementuz bete nahi duten bitartean. Sinestarazi nahi digute turismorako beharrezkoa dela, gaur egun turismoaren saturazioa kudeatzeko arazoak ditugularik. Ikusi bertzerik ez dago Xorroxinekin gertatu dena”

Aroztegia baztan manifa 6 20210515

“Sinestarazi nahi digute horrelako proiektuen kontra ez dagoela deus egiterik, borrokak ez duela merezi. Ongi dakigu hori gezurra dela. Baztandik hasita, irabazitako borroka andana baditugu hondar aldi honetan: Munoako harrobia, Pikotako harrobia, Erdizeko meategia, Kisuako urbanizazioa. Atzendu gabe Euskal Herria dela Europa mailan eremu ez nuklear bakarrenetakoa, Lemoizko borrokari esker. Eta hemen gaude berriz ere, gure lurra, gure hizkuntza, gure kultura eta gure bizimodua defenditzeko prest. Ez atzendu aberatsak lau direla eta gu herri oso bat, bere etorkizuna zaintzaz eta errespetuz josi nahi duen herria”.

Era berean gogor ekin dio Nafarroako Gobernuari: “herritarren interesak defenditzen ez dituen bitartean Nafarroako Gobernuak herria izanen du aurrez aurre. UGEPa gelditzea erabaki politiko bat da. Baztanen, Nafarroan, Euskal Herrian eta munduan agortua den eredu baten babesle bilakatzen dira isiltzen direnak! Erabaki politiko makurren zuzentzeko ahalke eta beldurrei izkin egin, eta ausardiaz jokatzeko exijitzen diogu Gobernuari”.

Aroztegia baztan manifa 12 20210515

Deialdi zabala larunbatean Elizondon Aroztegiko proiektuaren kontra egingo den manifestazioan parte hartzeko

Aroztegia1Aroztak! herri ekimenak deituta, Aroztegiko proiektu suntsitzaile eta espekulatzailearen kontrako manifestazioa egingo da larunbatean Elizondon. Deialdiarekin bat zenbat agente egin duten kontuan izanik, manifestazio handia izatea espero daiteke.

Apirilean, hondeamakinak Aroztegira iritsi ziren. Hainbat herritarrek bertan kanpatu zuten, ordea. Eta, horri esker, hamaika egun geroago, hondeamakinek alde egin zuten, behin-behinean, behintzat.

aroztegia4aroztegia-1000x748

Kanpaldian ateratako irudi hauek biralak egin ziren.

Kanpaldian ateratako irudi hauek biralak egin ziren.

Manifestazioa, esan bezala, larunbatean izango da, 17:30ean. Baina gaur ostiralean bizikleta-martxa bana aterako dira Iruñetik eta Andoaindik. Leitzan bat egin ondoren, txirrindulari guztiak elkarrekin abiatuko dira Elizondorantz larunbateko manifestazioan parte hartzeko.

aroztegia2 aroztegia3Aroztak! ekimenaren twitter-kontuan (https://twitter.com/aroztak) informazio gehiago aurkituko duzu.

EGUZKIK ERE DEIALDIAREKIN BAT EGIN DU

Eguzkik ere deialdiarekin bat egin eta gogorazi nahi du Aroztegiko proiektuak luxuzko hotela, golf-zelaia eta oporretako 228 etxebizitza aurreikusten dituela. Azken urteotan, proiektuaren kontrako mobilizazio asko egon dira, baita salaketa eta helegiteak epaitegietan ere. Baina aurrera doa Nafarroako Gobernuak Udalerriz Gaindiko Eragina duen Plana (UGEP) deklaratu duelako. UGEP delako horrek Udalen kontrol eta lizentziarik gabeko obrak gauzatzea baimentzen du.

Izan ere, Nafarroako Gobernuak urte hauetan zehar asko jardun du Palacio de Arostegia SL enpresaren mesedetan, Baztan ibarreko gizarte esparru ugarik eta Udalak duten aurkako jarrera alde batera utzita. Eguzkik, enpresa honen handinahiak salatzen ditu, alegia, aberastasun ekonomiko azkarra lortzea herri txikien kontura eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Luxuzko urbanizazio proiektu honek ez ditu Baztanen beharrak asetzen, ez etxebizitza ez turismo arloan, elite ekonomikoaren beharrak baizik.

Aroztegiko proiektuaren kontrako elkartasuna Baztandik kanpo ere iritsi da. Hona hemen Oreretan paratutako pankarta bat.

Aroztegiko proiektuaren kontrako elkartasuna Baztandik kanpo ere iritsi da. Hona hemen Oreretan paratutako pankarta bat.

Hirigintza-eredu zaharkitu honek, 2007ko krisi ekonomiko larrira eraman gintuen garai baten islada da, proiektuak ingurumena eta gizarte-ingurunea kaltetzen dituelarik: nekazaritza-lurren galera, lurraldearen artifizializazioa, mugikortasun motorizatuaren emendapena, Baztango desegituratze soziala, etab.

Hori guztia dela eta, Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak dei egiten du parte hartzea AROZTAK herri ekimenak antolatuta, maiatzaren 15ean Elizondoko Foru Plazatik 17:30etan abiatuko den manifestaziora joateko.

Zain dezagun Amalurra!

Aisialdiko itsas arrantza arautzeko dekretu-proiektu berria dela eta egingo duten protestaz

Dekretu-proiektu berriak gehienez ere 3 hegaluze alera mugatzen du asialdiko arrantza lizentziako eta eguneko. Hori da protestaren arrazoietako bat. Argazkia: Wiki.

Dekretu-proiektu berriak gehienez ere 3 hegaluze alera mugatzen du asialdiko arrantza lizentziako eta eguneko. Hori da protestaren arrazoietako bat. Argazkia: Wiki.

Bueltaka ari ginen Eguzkin Estatuko Gobernua lantzen ari den aisialdiko itsas arrantzaren inguruko dekretu berria salatzeko hainbat taldek larunbatean egingo duten protestaz. Eta bueltaka ari ginen batez ere talde horiek –funtsean ontzietatik arrantzatzen dutenek– darabilten diskurtsoaren inguruan.

Izan ere, dekretu-proiektu berriak arrantza kopuruetan murrizketa “zentzugabeak” eta “oinarri zientifikorik gabeak” aurreikusi dituela salatu dute. Eta ipini dituzten adibideen artean, honako hauek: eguneko eta lizentziako 5 hegaluze arrantzatu ahal izatetik 3 bakarrik arrantzatu ahal izatera pasatuko da, eta 5 atun mojetatik bakarrera. Eta geure baitan zera pentsatzen genuen, joño, eguneko eta lizentziako 3 hegaluze eta atun bat arrantzatu ahal izatea ere ez da hutsaren hurrengo. Arrain asko da hori senideen eta lagunen artean jateko. Ez baita begi-bistatik galdu behar irabazi asmorik gabeko arrantza dela; pieza horiek, berez, ezin direla komertzializatu. Dena dela, kopuru berriak kontuan izanda ere, gehiegitxo dirudi esateak, protestaren antolatzaileak esaka ari diren bezala, dekretu berriaren helburua dela aisialdiko arrantza debekatzea.

Eta gogoeta horietan ari ginela, hara non Euskal Kirol Arrantzaleak elkartea ohar baten bidez protestatik desmarkatu den, beste gauza askoren artean, honako hauek esanez:

-“Protesta arrantzale piraten kolektibotik dator, argi eta garbi. Itxuraz aisialdiko arrantzaleak diren arren, profesionalak dira, Eusko Jaurlaritzaren partetik zaintza hutsaren hurrengo dela aprobetxatuta. Eta Ogasunari iruzur egiten diote modu lotsagabean. Egunero ikus ditzakegu, ez bakarrik portuetan, baita gure kostaldeko jatetxe ospetsuetako atarietan ere, beren arrain fresko-freskoak fakturarik gabe saltzen”.

-“Delitugile fiskal horiek dira dekretu berriaren kontra ozenen hitz egiten dutenak, aisialdiko benetako arrantzaleen ordezkaritza berenganatuta. Deba-Zumaia Biotopoa babestu nahi izan zenean, egin zuten, eta orain berriro egin dute. Ez dute arrantza edo fauna defendatzen, beren poltsikoa baizik. Poltsiko hori betetzen dute araudia errespetatu gabe arrantzatuz eta beren erkideak fiskalki parasitatuz, aisialdiko benetako arrantzaleak parasitatzen dituzten bezala”.

Adi! Arestian esan bezala, hori guztia ez du Eguzkik esan, Euskal Kirol Arrantzaleak elkarteak baizik. Guk euskaratu baino ez dugu egin. Baina gure tzulpena halamoduzkoa izan daitekeela onartuta, baten batek iturrira jo nahi badu, klik egin beza honako esteka honetan:

https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/euskal-kirol-arrantzaleak-20210510103509-nt.html

Aldundiak ez du bete Bizikleta Bideen Plana, baina 2020. urte bukaerarako iragarri zuen Premiazko Jarduketen Plana aurkeztu ere ez du egin

Eguzkik salatu nahi du Aldundiak, Gipuzkoako Bizikleta Plana ez betetzeaz gain (*), pandemia-giroan Txirrindularien eta Oinezkoen Mugikortasuna Sustatzeko Premiazko Jarduketen Plan Integrala oraindik ez duela aurkeztu.

Plan Integral hori Rafaela Romero diputatuak iragarri zuen iazko urriaren 28an. Egun hartan, Batzar Nagusietan diagnostiko-dokumentu bat aurkeztu eta esan zuen hura “oinarri gisa” erabiliko zela “2020. urtea amaitu aurretik, Txirrindularien eta Oinezkoen Mugikortasuna Sustatzeko Premiazko Jarduketen Plan Integral bat osatzeko”. Ikus aurkezpen haren ohar ofiziala:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/-/txirrindularien-eta-oienzkoen-mugikortasunari-buruzko.

Hura agindu zuenetik urte erdi bat pasatu da, ordea. Alarma Egoera dagoeneko bertan behera geratu da eta Plan Integrala oraindik aurkeztu ere ez da egin. Horrela jarraituz gero, herritar guztiok txertatuta egongo gara planeatutako neurriak hartzen hasi aurretik. Eskerrak “premiazko jarduketak” diren.

DVk honela eman zuen Romeroren agerraldi haren berri.

DVk honela eman zuen Romeroren agerraldi haren berri.

Romeroren Batzar Nagusietan egin zuen agerraldi hura zela eta, Eguzkik gogorazi nahi izan zuen osasun-egoerak oinezkoen eta txirrindularien mugikortasunari ematen dion potentzial guztia garatu ahal izateko oztoporik handiena azpiegitura-falta dela, funtsean, Foru Aldundiak Bizikleta Bideen Plana nabarmen urratu duelako.

Diputatuak aurkeztu zuen diagnostikoak berak agerian uzten du guk salatutako azpiegitura-falta. Izan ere, diagnostikoa elkarrizketetan oinarritzen da, hau da, udal teknikariekin, eskualdeko garapen-agentziekin eta, oro har, bizikletarekin zerikusia duten enpresekin eta elkarteekin eginiko elkarrizketetan. Bada, elkarrizketa guztietan aipatzen da “bizikleta-bideen eta herrien arteko zerbitzuen azpiegituren sareak osatzeko eta hobetzeko beharra”.

Hona hemen, berriz, Romeroren agerraldiak Noticias de Gipuzkoan izan zuen isla.

Hona hemen, berriz, Romeroren agerraldiak Noticias de Gipuzkoan izan zuen isla.

Beharbada urrian baten batek pentsatu zuen Romerok agindutako Plan Integrala okerrak zuzentzen hasteko modu bat zela; beharbada, pandemia dela medio, Aldundian behingoz jabetu zirela txirrindularien eta oinezkoen mugikortasuna sustatu egin behar zela, eta “premiazko jarduketen” bitartez nola edo hala konpondu nahi zutela urte askotako utzikeria. Urte erdi bat geroago, berriz, seguruena greenwashing ariketa bat baino ez zela pentsatuko du, greenwashing deitzen baitzaio gaur egun enpresa batek edo instituzio batek ingurumen alorrean bere burua zuritzeko egiten duen propagandari. Aldundian asko dakite honetaz. Kontua da egingo balute bezala egitea, baina benetan egin gabe; justu kontrakoa egiten ez baute, behintzat.

Urrian, Batzar Nagusietan, Rafaela Romerok zera esan zuen oso tonu solemnean: “Orain, eskuduntzak dituzten botere publikoei dagokie –maila anitzeko eskuduntzatik eta gobernantza partekatu eta lankidetza hobea praktikatuz– [txirrindularien eta oinezkoen] mugikortasun hori ahalbidetzeko eta bermatzeko neurriak ezartzea. Hori baita gure herritarren nahia, pandemiaren testuinguruan argi ikusi den bezala”. Horixe, ba.

EGUZKI, 2021eko maiatza

(*) Batzar Nagusiek 2013an aho batez onartu zuten Gipuzkoako Bizikleta Bideen Planak zortzi urte egingo ditu laster, ekainean, eta, horren ondorioz, haren exekuzio-epea bukatuko da. Aurrerantzean ere balantzea xehe-xehe egiteko aukera egongo da, baina azken urteotan hainbat taldek, tartean Eguzkik, behin baino gehiagotan salatu dugun bezala, alde ederra dago Planean aurreikusitako bidegorrien eta benetan eraiki direnen artean. Aldundiaren beraren txosten tekniko batek argiro esan zuen inbertsioak bizkortu ezean, zortzi urte ez, hamazazpi gehiago ere beharko zirela Bidegorrien Oinarrizko Foru Sarea osatzeko. Eskerrak sare hori OINARRIZKOA den, Romerok agindutako Plan Integraleko neurriak PREMIAZKOAK diren bezala.

Eguzkitik zezenketen “ikuskizunak” debekatzea exijitzen dugu

descarga

Eguzkik, prebentzio sanitarioko neurriei buruzko dekretuaren aurrean, zezen-ikuskizunak debekatzea eskatzen du.

Gaur, larunbata, 2021eko maiatzaren 7an, 23/2021 Dekretua argitaratu da, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriei buruzkoa. Zezen-jarduera aipatzen da dekretu horretan.

Adierazten da “prebentzio-neurri espezifikoak” konbinatu behar direla “gizarte-jarduerei dagokienez”, eta hori bat etorri beharko litzateke animalien torturaren eta tratu txarren prebentzioarekin, mota guztietan, eta, zehazki, zezen-jarduera deiturikoarekin.

Dekretu horrek, jardueren araberako osasun publikoaren arloko neurri espezifikoen artean, “Plazen, esparruen eta zezenketa-instalazioen jarduera” jasotzen du (2.11 artikulua).

“Aire zabaleko zezen-plaza, -esparru eta -instalazio guztietan egiten diren ohiko ikuskizunen, ikuskizun orokorren edo bestelakoen zezenketa-jarduerak arriskuak ebaluatzeko eta murrizteko plan bat izan beharko du… Nolanahi ere, aurrez esleitutako besaulkiak izan beharko dituzte, baimendutako edukieraren ehuneko 50 gainditu gabe, gehienez ere 600 pertsonarekin, eta horien banaketa homogeneoa izango da esparruan. ”

Horren aurrean, Eguzkik dio ez dagoela zezen-ikuskizunik, zezenketa ez baita “funtzio edo dibertsio publiko” bat, animalien aurkako tratu txarrak erakusteko modu publiko bat baizik, eta are gutxiago tradizioei lotuta, herritarrek arbuiatzen dutenean eta tradizioa egokitu edo birformulatu behar denean, tortura-mota guztiak, pertsonen arteko desberdintasun-faltak edo animalien aurkako tratu txarrak deuseztatuz.

Horregatik, Eguzki Talde Ekologistak ezin du onartu zezenketaren ondarearen balio tradizional edo kulturalaren aitzakia.

Adiskidetasun horren aurrean, non zezenak hiltzeko tradizioa eta harrotasuna erakusten den, eta bere negozio eta gozamenerako pizgarriak eta bermeak eskatzeaz gain, beste behin ere permisibitatearen erakusgarri da animalien odola isurtzea, ikuskizun gisa hil arte.

Erakundeei eskatzen diegu zezenak ikuskizuntzat, dibertimendutzat edo tradiziotzat hartzeari utz diezaiotela, eta, etikagatik eta animalien errespetuaren konpromisoagatik, herioaren ordez errespetua ere hondar gainean bete dadila.

Eguzkiren ustez, zezen-jarduera horren aurrean, animalien errespetuaren eta arretaren printzipioa aplikatu behar da, eta ez da beharrezkoa zezenari ezpatada emateko zale sutsuen txaloak irabazteagatik hiltzea.

Hori dela eta, Eguzkik Eusko Jaurlaritzari eskatu dio “tratu txar guztiak berehala debekatzeko, inolako bazterketarik gabe, zezenketetatik eta zezenketetatik hasita.

Eguzki, Gasteiz, 2021eko maiatzaren 8a

 

 

Erraustegiko isuri batek Arkaitzaerreka erre zueneko urteurrenean, ezer gutxi aurreratu dela salatu du Zubietatik eta Usurbildik abiatutako martxa batek

Arkaitzerrekan bertan. Usurbilgo umeek pankarta ederra osatu dute.

Arkaitzerrekan bertan. Usurbilgo umeek pankarta ederra osatu dute.

Iazko maiatzean Zubietako erraustegiko amoniako isuri batek zeharo erre zuen Arkaitzerreka, eta bertako fauna guztia akabatu. Urtebete geroago, Zubietatik eta Usurbildik ateratako zutabeek bat egin dute gaur eguerdian Arkaitzerrekan bertan. Urtebete geroago erreka leheneratzeko eta erantzuleak zigortzeko aurrerapauso apartekorik egin ez dela salatzea izan da helburu.

Hona hemen  bideotxo bat:

https://youtu.be/_AQwmfHu7rc

Hemen, berriz, bukaeran irakurritako testua. Merezi du.

ARKAITZERREKAN AIPATZEKOAK

Orain dela urtebete isuria izan zenean, lehen erreakzioak: ardurak ukatu eta URAko behatzaileei sarrera debekatu. Instalazio honetako kudeatzaileek daukaten inpunitatearen adierazle argiak dira. Gardentasuna hitzez saltzen digute, praktika ilunak ezkutuan egiteko baimen legal guztiak eskura jarri zaizkienean.

Herri ekimenak jarri zuen mahai gainean gertatutakoa, eta horrek, horrek bakarrik, behartu zituen gezurtiak atzerapausoak ematera, egindako delitua aitortzera, Arkaitzerrekako bizitza akabatu zutela esatera.

Zubietatik abiatu den zutabea.

Zubietatik abiatu den zutabea.

Merke eta erraz zuritzen dituzte hauek euren delitu eta ardurak. Gure diruarekin poltiskoak betetzen hasita dagoen hor goiko enpresa horrek, Ekondakinek, berriro ez gertatzeko, kamioi-gidari “kirten” horri esan omen dio nola egin behar diren mangerarekin lanak, eta eragindako kalteak “barkatzeko” 45.000 euroko zigortxoa ordainduz, bere borondate ona agertu omen du.

Aingirak hilda ikusi ez bagenitu, auskalo zenbat isuri geiago egiten jarraituko zuten. Izan ere, isuriak eginak zituzten lehenago ere, baina froga nabarmenik ez ezegoenez… Eta, zapla!, halako batean erreka erretzera iritsi ziren arte. Azken isuri hark hiru egunetan jarraian 2.200 metro kubiko errekaratu zituen.

Guztiona den natur-ondarearen zaintzaren ardura daukaten erakundeek ere, URA agentzia eta Jaurlaritzako Ingurumen Saila kasu honetan, informazioa ukatzen ari zaizkigu. Hiru aldiz eskatu dizkiegu gai honekin lotutako agiriak, eta ez digute erantzun ere gin. Bereziki Ingurumen Sailak GHKri ireki zion espedientea zertan den jakin nahi dugu. Ingurumen-baimenen titularra GHK da, eta hemengo kalteak konpondu gabe daude.

Usurbilgo zutabea.

Usurbilgo zutabea.

Gertatutakoa ikertzeko ez zuen kezkarik azaldu Ertziantzak, baina, hori bai, egonezina agettu zuen Guadri Zibilaren Sepronakoek ikerketa abiatu zutela jakin zuenean.

Urtebete behar izan du Fiskaltzak, herri eragileok jarri genuen salaketaren ebazpen bat argitaratzeko. Oraingoz, ardurak izan ditzakeelakon, GHK ikertuko duela esan du. Erne egongo gara.

Oraindik fruntzionatzen hasi berri da erraustegia, baina jada sutea, eztanda, isuriak… Hauek kanpotik nola edo hala jakitera iritsi garenak, auskalo zer gehiago gertatu den guk ez dakiguna, eta etorriko direnak.

Hobeak diren alternatibei kasu ziplitzik egin gabe eraiki duten erraustegi honek, hiri hondakinen arazoa konpundu ez, eta ingurumena hondatzen duten kalteak pilatzen jarriatzen du.

Birziklatzea hobetzeko omen da erruastegia, baina egia berdaderoa da gehien biziklatzen duten herriak herri arduragabeek baino gehiago ordaintzera zigortzen dituela.

Bukaerako testu-irakurketa.

Bukaerako testu-irakurketa.

Hiri hondakinak bakarrik eta Gipuzkoakoak soilik erretzeko izango zela esan ziguten, baina ahaztu zaie. Orain, diru publikoarekin ordainduko diren labeetan auskako nongo hondakin industrialak ere bertan erreko direlako, paparra eterata dabiltza Gipuzkoan gobernatzen duten erregimeneko lobby industriala eta PNV-PSOE tandema.

Ez dago kutsatzeko arriskurik, etengabe kontrolatuta egongo dira tximiniako isuriak!, esaten ziguten. Eta orain hori ere gezur hutsa dela badakigu, urtean eurek aukeratutako 24 ordutan bakarrik kontrolatuko dira.

Estalki moduan jarri dioten izenak berak, Gipuzkoako Ingurumen Guneak, benetako egia ezkutatzen du: bere praktikan Gipuzkoako Ingurumena hondatzeko gunea baita.

Bitartean, orain arte bezala, gure esku dagoen guztia egiten jarraitu behar dugu, hor goian eraginten ari den kutsadurak sortzen dituen ingurumen kalteak kontrolatzen, eta horien eta horien emaitzak publiko egiten.

Sekula santan martxan jarri behar ez zuten errustegia gelditu arte!

ANERREKA INGURUMEN ELKARTEA

IMG_20210509_114747

Ehunka katuarrain arrantza-bazterkin moduan Pasaian bota izana salatuko du Eguzkik

katuarrain01Ehunka katuarrain Pasaian bota izana salatuko du Eguzkik. Ontziren batetik arrantzatu ondoren, neurri egokirik ez zutelako edo interes komertzial handirik ez zutelako, berriz uretaratu dituzte, hilik baina. Legez kanpoko praktika bat da; beraz, zigorgarria.

Katuarrainok Buceo Donostiko kideek aurkitu dituzte portuko bukalean ari zirenean. Azaldu dutenez, bazeramatzaten egun batzuk hondoa “marrazo” txiki horien gorpuekin estalita ikusten, eta atzo, sarraskiari neurria hartu nahian, biltzen hasi ziren. Hamar minututan 100 ale baino gehiago bildu zituzten. Horren lekuko dira argazkiak. “Eta askoz gehiago geratzen dira!”, gaineratu dute.

Eguzki, 2021eko maiatzaren 8an

katuarrain03

Irungo Udalbatzak ez du babestu Natura 2000 Sarea Bidasoako estuarioan zabaltzea

Pasquier fabrika

Pasquier fabrika

Bidasoaldeko Lagunak taldeak honela hitz egin du 2021eko apirilaren 30eko udalbatzari buruz:
Gaur egun tristea da Txingudirentzat. Gaur espazio babestuak, Biodibertsitatea eta
Natura Ondarea babesteko Irunek bere aletxoa jarri ahal izateko aukerari itxiera
eman dio. Balio ekologiko handiko espazioa interes espekulatiboei eman die gaur
Udalbatzak.
Gure udalak Bidasoako estuarioan Natura 2000 Sarea zabaltzen lagundu izana
urrats txikia dirudi, baina, era berean, barregarria litzateke autobusak elektrifikatzea
edo oinezkoentzako guneak jartzea, klimaren krisiaren erronka handiaren aurrean.
Industria-lurzorua izatetik bizitegi-lurzorua birkalifikatzeko Azken Portuko hirigintza
antolamenduko hitzarmena Pasquier enpresarekin onartu izana justifikatzea eta
helburu eta interes desberdinen arteko oreka eskatzea azpijokoan aritzea da.
Oreka ez da lortzen balantzaren bi platertxoetan antzeko pisuak jarriz, alde
baterantz oso desorekatuta dagoenean.
Hori zen gure udalari aurkeztu genion proposamena, hirigintza-hitzarmenaren
onarpena atzeratzeko eta Eusko Jaurlaritzari gure estuarioko ekosistemara
itzultzeko lur horiek erosteko eskatu genionean.
Historian zehar, bereziki berriena, gure hiria hazten joan da naturguneak irentsiz . Ez
gara salbuespena, garapenkeria ikaragarriak ekarri gaitu gaur egungo egoerara.
Horrek alarma piztu zuen Europan, habitatak eta espezieak desagertzera behartzen
ari ginela ikusita, eta, horiek babesteko, Natura 2000 Sarea sortu zen.
Bidasoa-Txingudi Natura 2000 Sarearen parte da, eta estuarioa da haren habitat
nagusia. Estuario horren hedadura ez da nahikoa, ahal den neurrian zabaltzeko
jarraibidearekin.
Aukera hori murriztu egin da, babestutako gune horren eta Natura 2000 Sarearen
hobekuntzaren aurka dauden kanpoko interesengatik.
Naturaguneak lehengoratzea, zaintzea eta babestea ez da kapritxo bat, eta ezin da
zuriketa berdearekin ordezkatu; gure ingurune naturala eta, azken batean, gure
bizi-kalitatea hobetzeko beharra da.
Badirudi garapenkeria zahar eta zaharkituak eutsi egiten diela espero ziren aldaketei
berrikuntza-itxurarekin iritsi diren pertsonek erabakiak hartzeko aukera izan dezaten.
Gure porrota, gure tristura, gure agintari hurbilenei hau ulertarazteko gai ez izatea
da. Ahalegina egingo dugu eta borrokan jarraituko dugu, aurka nor dagoen eta nor
ondoan jakitun.”

Arabako Mendiak Askek 15.000 sinadura baino gehiago bildu ditu hilabete batean Arkamo, Iturrieta eta Labrazako zentral eolikoen aurka egindako alegazioetan

2021-4-6.Mendiak Aske alegazioakArabako Mendiak Aske, euskal mendien industrializazioa geldiarazteko sortutako plataforma herrikoia da. Industrializazio hori energia eolikoa ekoizteko zentral onartezinen instalazioaren bidez egin nahi dute, energia sortzeko eta kudeatzeko eredu neoliberal zaharkitua jarraituz.

Prentsa ohar honen bidez, Arabako Mendiak Aske plataformak hilabete batetan Arkamoko, Iturrietako Mendietako eta Labrazako zentral eolikoen aurkako alegazioen bilketak jasotako atxikimendu sozialaren berri eman nahi du jendaurrean.

Proiektu horiek argitaratu zirenetik, plataforma honek proiektu horiei buruzko informazioa zabaldu du, bai eta kalte eta eraginen berri eman, kokaleku horien aurkako 15.000 alegazio baino gehiago bildu dituelarik. Alegazio horien arabera, ezinbestekoa da berdeguneetan mota horretako azpiegitura grisak baztertzea, eremu natural horiek bizirik irautea ezinbestekoa baita lurraldeko bizitzari eusteko, eta hala adierazi du gizarteak.

Energia eolikoa sortzeko aurkeztutako zentralen ereduak energia berriztagarrien balioak eta abantailak baliogabetzen ditu; horien faktore bereizgarria banatutako sorkuntzan oinarritzen baita, aldi berean, ezinbesteko baliabide horren demokratizazioa eraginez, gaur egun horiek kontrolatzen dituzten oligopolioen boterearen kaltetan.

Lurraldeko mendiguneetan proposatzen dituzten kokapenak ugaltzen ari dira azkenaldian, gero eta ingurumen-balio handiko naturgune gehiago arriskuan jarriz. Era berean, kokaleku horiek ez dutela azpiegitura gris horiek jasateko egokiak izateko plan adosturik salatzen jarraitzen dugu.

Hedabideei gogorarazi eta nabarmendu behar diegu duela hamabi urte leku horiek babestearen inguruan lortu zen adostasun kolektiboa Eusko Legebiltzarrak eta Arabako Foru Aldundiak babestu zutela. Une honetan, hala eskatzen duten milaka pertsonen babesarekin, Arabako Mendiak Askek abian diren zentral eolikoen izapideak berehala eta erabat geldiaraztea eta gure mendiak zeregin horretarako bazterketa-eremu izendatzea exijitzen du.

Horregatik guztiagatik, lurraldeko biztanleak natura-ondarea defendatzeko lanean jarraitzera animatzen ditugu, eta gogorarazten dugu, Azazetako zentral eolikoaren aurkako herri-alegazioen sinadurekin jarraituko dugula.

Gainera, komunikabideei dei egiten dizuegu, maiatzaren 6-an gobernuak Gasteizen duen ordezkariordetzan (Olagibel kalea 1), egingo dugun kontzentraziora, Arkamoko, Iturrietako eta Labrazako energia eolikoa ekoizteko zentralen aurka jasotako 15.000 alegazio baino gehiago entregatuko ditugularik.

Arabako Mendiak Aske

2021eko maiatzaren 4an

 

 

 

“Surflarion 15 arrazoiak” aurkeztu dituzte Gipuzkoako hondartza guztietako hainbat surflari erreferentek “Olatu artifizialik ez Donostian!” aldarrikatzeko

15arrazoi_eusDonostian olatu artifizialen instalazio bat eraikitzearen aurka dauden hainbat surflari gipuzkoarrek 15 argudio hauek aurkeztu dituzte, ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN kolektiboak ematen dituenak osatzeko:

razones_y_adhesiones_arrazoiak_eta_babesa_eu-es-1.pdf (wordpress.com)

ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN kolektiboko partaide dira Surfrider Foundation Europe, Eguzki, Fridays for Future, Haritzalde, Parkea Bizirik, Itsas Enara eta Bizilagunekin. Gainera, erakunde hauen babesa ere badu: Greenpeace, Surf & Nature Alliance eta SEO-Birdlife.

Proiektua bertan behera uzteko eskaera egiten dute, eta helburu hori lortzeko mobilizazioekin hasiko direla iragartzen dute, Gipuzkoako surflarien komunitateari, bai oro har gipuzkoarrei, eta bai bereziki donostiarrei, proiektuaren inplikazio eta ondorio negatiboen berri emateko.

Sinatzaileek 15 argudio sendo aurkeztu dituzte Antondegin olatu artifizialen instalazio bat eraikitzearen aurka, eta argitu dute ez dela beharrezkoa arrazoi horiekin guztiekin bat etortzea proiektuaren aurka egoteko. Are gehiago, surflari askok adierazi dutenez, haietako hiru edo lau argudio nahikoak izan zaizkie askori protestarekin bat egiteko.

Pegatina_author_AntondegiBerdeaArgudio horiek irakurri eta aintzat hartzeko eskatu nahi diete Eneko Goia alkateari, udal-talde politikoetako ordezkari guztiei, bai eta alderdi horietako Gipuzkoako zuzendari eta militante guztiei ere, ziur baitaude arrazoiz eta zentzu osoz ari direla, eta Antondegin olatu artifizialak jartzeak ondorio negatibo ugari izango lituzkeela bai surflarientzat, bai ingurumenarentzat eta bai herritar guztientzat.

Argumentario hau argitaratuta, surflari sinatzaileek eta ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN taldeak informazio-kanpaina hasiko dute, hainbat komunikazio kanal eta euskarriren bidez. Irekita daude proiektuari buruzko edozein eztabaida publiko egiteko Donostiako udal-ordezkariekin edo olatu artifizialak eraikitzeko interesa duen enpresarekin berarekin. Eta, halaber, aurreratu dute laster proiektu horren aurkako sinadura bilketa hasiko dutela ANTONDEGI BERDEA – OLATUAK ITSASOAN kolektiboarekin batera. Sinadura bilketa surflariei eta herritarrei zuzenduko zaie, joan den abenduan Donibane Lohizunen egin zuten bezala, bertan antzeko proiektu bat geldiaraztea lortu zuten arte.

logoak_eus