Konfirmatuta: Ondarroako Depuradorak bota zituen itsasora ur zikinak

2017-5-24.Ondarruko depuradora kutsatzenBizkaiko Ur Partzuergoak erantzun du guk bidalitako galdera, eta konfirmatu du Ondarroako depuradorak bota zituela itsasora maiatzaren 24ko ur  zikinak.                                                                                                                           Ez da lehenengo aldia hau gertatzen dena. Eraiki zutenetik, depuradorak arazoak dauzka. Marea biziak daudenean, ur gazia sartzen da saneamendu sarean. Ur gazi horrek hil egiten ditu depuradorako bakteriak, eta bakteria hauek dira ur zikina garbitzeaz arduratzen direnak. Hori ez gertatzeko, ur gazia aparteko tankeetan gordetzen dute depuradorakoek. Baina ur gazi gehiegi dagoenean, uretara bota behar izaten dute, garbitu barik. Eta hori gertatu zen maiatzaren 24an.                                                                                 Ur Partzuergoari eta instituzioei eskatzen diegu arazo hau ahalik eta azkarren konpontzeko, itsasora ur zikin gehiago ez botatzeko.               Bide batez, Ur Partzuergoari eskatzen diogu euskaraz bidalitako galderak euskaraz erantzuteko. Euskaraz bizi nahi dugulako, eta gure eskubidea delako.

 

Antitaurinoak plazara irten ziren Vista Alegren

 

Argazkia: Manuel Fernández Minaya/eldiario.es

Argazkia: Manuel Fernández Minaya/eldiario.es

Antitaurino talde batek Bilboko Vista Alegre zezenplazako hondarretara jauzi egin zuen ostiralean, non “Erruki-Etxearen aldeko zezenketa” egin behar zen. Ekintzak gizarte-elkartasuna eta animaliak hil arte torturatzea bateragarriak ez direla adieraztea zuen helburu.

Honako esteka honetan ostiraleko ekintzari buruzko xehetasun gehiago eta bideo bat ikus daitezke:

http://www.eldiario.es/caballodenietzsche/Activistas-bomberos-Bilbao-visibilizar-tauromaquia_6_653094690.html

Egia esan, ostiraleko zezenketa aurkeztu zen une beretik izan da polemika-iturri. Joan den astean, AVATMA albaitari elkarteak eginiko salaketa baten ondorioz, Guggenheimek museoaren irudia zezenketaren karteletik kentzeko esaktu zuen, Bilboko Klub Taurinoa baimenik gabe erabiltzen ari zela argudiatuta.

http://cadenaser.com/emisora/2017/06/07/radio_bilbao/1496826506_839668.html

Captura de pantalla 2017-06-12 a las 15.10.42

Gogoan izan, bestalde, antolatzaileek, zezenketa aurkeztu zutenean, “manolak berreskuratzeko aukera” zutela adierazi zutela, eta asmo hura azkenean, bertan behera utzi egin behar izan zutela.

http://eguzki.org/2017/04/28/manolak-besterik-ez-genuen-behar/

Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen proiektuak ez du ikusten lindano zeldaren azpitik pasatzen denik

martxa Lindano-Gorostiza09Asteburu honetan Barakaldo Naturalak, Eguzkik parte hartzen duen plataforma, ekintza batzu izan ditu. Alde batetik, Auzoz Auzo Kanpainarekin jarrai du Hegoaldeko Tren-Saihesbidearen proiektuaz auzotarrei informatzeko; eta beste aldetik, alderdien ordezkariekin eta auzotarrekin Argalariotik (lindane zelda) Gorostizarako ibilaldia antolatu du. Martxa horretan denak ikusi ahal zuten trazaduak sortzen diren auzotarrentzako eta ingurumenerako  arrizkuak eta kalteak.

(Gehiago gaztelaniaz)

Oriako aberastasuna bistaratzen, Tolosan

Captura de pantalla 2017-06-09 a las 09.17.47Iaz, Eguzkik Foru Aldundiari eskatu zion Oriak Tolosa parean osatu dituen legartzak hegaztien kumatze-garaian seinaleztatzeko eta gehienbat arrantzaleen ibilerak mugatzeko (1). Bada, aurten ibai-tarte horretan arrantza egiteko debekuaren berri ematen duten kartelak jarrita daude.

Halaber, Tolosako Udalak, ibaian dagoen aberastasuna ezagutarazteko asmotan, bertan ikus daitezkeen hegaztien gida labur bat argitaratu du, baita eraskuketa bat paratu ere. Egunotan ikus daiteke Zerkausian (2).

DSC_0002

Ea honek laguntzen dien iritziz aldatzen Oria dragatu behar dela esaka ari direnei.

EGUZKI, 2017ko ekaina

(1) Eskaeraren arrazoiak zehatzago ezagutzeko, jo helbide honetara:

http://eguzki.org/2016/07/16/oriako-legartzen-garrantzi-ekologikoaz-ohartarazi-du-eguzkik/

(2) Gida, erakusketa eta horien inguruan antolatu den beste zeinbat ekintzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo Tolosako Atarira: https://ataria.eus/tolosa/1496757617559-oria-ibaian-ahateak-baino-gehiago-ikusi-daitezkeelako

Erraustegiaren gezur handiaren aurka gose greba

GOSE-GREBAK BUKATUTA, ERRAUSTEGIAREN KONTRAKO BORROKAK JARRAITZEN DU

Bart bukatu da Easo Plazan astebete iraun duen erraustegiaren kontrako gose-greba, helburuak ederki asko beteta bukatu ere. Izan ere, erraustegiaren kontrako aldarria atebetez Donostiako kalera eramatea, goizez eta gauez, 24 orduz, ez da marka makala. Eta garrantzitsuena; gose-greba bukatu bada ere, erraustegiaren kontrako borroka bizi-bizirik dagoela erakutsi du.

Gose-gebalariek berdura-salda edaten bukatu dute baraualdia, eta Easo Plazako erresistentzia-gunea posible egin duten guztiei esker ona ematen.

IMG_20170621_192347320 IMG_20170621_191245503_HDREstitxu Eizagirrek, berriz, kopla sorta polita egin digu opari. Merezi dute eta, hona hemen:

https://youtu.be/BStyX_gGf1E

Bukaera-ekitaldia ez da eguneko ekintza bakarra izan. Arratsaldean, hainbat lagun bildu dira DVren aurrean komunikabide handiek gose-greba isildu dutela salatzeko, astelenean ETBren aurrean bildu ziren bezala.

IMG-20170621-WA0010(1)

Askoz bideo, argazki eta, oro har, informazio gehiago honeko webgune honetan aurkituko dituzu.

www.erraustuez.org

EKAINAK 21

Gaur bukatuko da gose-greba, ezbairik gabe fuitu oparoak eman disuena.Gose-grabalariei esker ona adierazteko eta, halaber, erraustegiaren aurkako borrokan jarraitzeko arrazoi sendoak ditugula adierazteko, salda-edate kolektibo bat egingo dugu arratsaldeko 7etan. Hona hemen deialdia:

IMG-20170620-WA0000

Pixka bat lehenago, beste deialdi bat bdago, DVren aurrean, astelehenean ETBren aurrean egin zenaren ildotik. Honako hau:

IMG-20170620-WA0007

Gainerakoan, atzo ere ez zen alferrik pasatu. Honako argazki honetan, Ainhoa Intxaurrandietak eskainitako hitzaldiaren une bat:

IMG-20170620-WA0009

EKAINAK 20

Atzo, Easo Plazan ez ezik ETBk Miramonen duen egoitzaren aurrean ere egon zen erraustegiaren kontrako borroka. Izan ere, hainbat lagun bildu ziren bertan gure irrati-telebista publikoari gogorazteko sei emakume-gizon gose greban daudela duela bost egun, eta oraindik ez dituztela haiengana eraman ez mikrorik ez kamararik, haien arrazoiak entzuteko edo haien eguneroko bizimodua kontatzeko.

IMG-20170619-WA0027

Hona hemen protestaren bideo pare bat:
https://twitter.com/larbelaitz/status/876821398219575297?s=08

https://twitter.com/larbelaitz/status/876825979053912064?s=08

Easo Plazan, berriz, grebalariek, besteak beste, LABeko idazkari Garbiñe Aranbururen bisita izan zuten.

20170619161119_lab-gose-greba-erraustegi_foto610x342

Gaur ere hitzordu interesgarriak, 5etan eta 7etan. Ikus programa.

EKAINAK 19

Larunbateko giza kate arrakastatsuaren ondoren, gose-grebak aurrera egin zuen atzo. Eguneko ekintzarik adierazgarrienetako bat arratsaldeko dantzaldia izan zen.

Gaurkoan, ohi bezala, 7ak aldera hitzaldi/bideo-emanaldi bat egongo da, oraingoan zor ekologikoan zentratuta.

Alabaina, programatik kanpo, bada beste deialdi bat: kontzentrazioa egingo da 5etan ETBk Miramonen duen egoitzaren aurrean, ikusirik telebista publikoa, beste askotan bezala, gose-grebaren aurrean ezikusiarena egiten ari dela.

IMG-20170618-WA0016IMG_20170617_123130495 Gosegrebagizakatea-19-1024x768

EKAINAK 18

Ehunka lagun bildu ginen atzo eguerdian Easo Plaza eta Gipuzkoa Plaza bitarteko giza katean. Hemen dituzu irudi batzuk, baina, egia esan, ez dute mobilizazioaren benetako neurria ematen. Dena dela, badakizu, bideo eta irudi gehiago errustuez.eus webgunean. Eta ez ahaztu: gose-grebak aurrera darrai.

ARGAZKIA; BERRRIA

ARGAZKIA; BERRRIA

IMG_20170617_131926648_HDR IMG_20170617_131649385_HDR IMG_20170617_124304544 IMG_20170617_124048773

EKAINAK 17

Gaurko erronka, dudarik gabe, honako hau da:

IMG-20170616-WA0027

Bart Gipuzkoa Zutiken esperientziaren berri eman digute, bideoen bidez ondo baino hobeto ilustratuta. Oso-oso interesgarri eta animatua egon da.

IMG_20170616_192406427

Gose-grebalariek gogotsu jarraitzen dute. Honako argazki hauetan medikuak bisita egin dieteneko unean ikus ditzaakezuen. Bigarren argazkian, berriz, horietako bat ibiltariei azalpenak ematen.

IMG-20170616-WA0022 IMG_20170616_192109066

Datozen egunetako egitarau zaharberritua ere badugu. Honako hau:

IMG-20170616-WA0034

Ohi bezala, azken ordukoak, bideoak eta veste honako estekan aurkituko duzu:

http://erraustuez.org/eu

EKAINAK 16

Gose-grebalariak oso pozik daude ekimena lortzen ari den oihartzunarekin eta biltzen ari diren elkartasunarekin.

Bart ere talde polita bildu gara 7ak aldera Joxe Mari Irazustak eta Pello Zubiriak erraustegiaren alternatibari buruz eskaini duten hitzaldian. Ondoren, “Ziztadak” dokumentala ikusteko aukera izan dugu.

IMG_20170615_191246270 IMG_20170615_191346564

Gaur ostiralean, programak, besteak beste, Gipuzkoa Zutiken esperientziari buruzko solasaldia aurreikusten du, hori ere 7ak aldera.

Bihar larunbatean, berriz, giza kate bat egingo da Easo Plaza eta Gipuzkoa Plaza bitartean. Hitzordu garrantzitsua da.

Ez ahaztu:

– Edozein momentutan pasa zaitezke Easo Plazako karpatik.

– Azken orduko informazioak, argazkiak eta bideoak, honako esteka honetan aurkituko duzu:

http://erraustuez.org/eu

EKAINAK 15

Talde polita bildu ginen bart gose-grebaren hasierako ekitaldian. Ondoren, bertaratutakook Jose Luis Paulin hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen.

Un momento de la charla del doctor Paulín.

Paulin doktorearen hitzaldiaren une bat..

Los huelguistas. No obstante, si alguien más está interesado, aunque no sea para pasar la semana completa, el grupo sigue estando abierto.

Gose-grebalariak.

Gaur arratsaldean, 7etan, Pello Zibiriak eta Joxe Mari Irazustak Zubietako erraustegiaren alternatibaz hitz egingo dute.

Gose-grebaren egitarau zehatza, bideoak eta beste, honako esteka honetan:

http://erraustuez.org/es/2017/06/14/hoy-comienza-en-la-plaza-easo-de-donostia-la-huelga-de-hambre-en-contra-de-la-incineradora/

Nolanahi ere, hemen duzu oinarrizko egitaraua. Gogoratu larunbatean, 12etan, hitzordu garrantzitsua dugula: Easo Plaza eta Gipuzkoa Plaza bitarteko giza katea.

Gogoan izan edozein momentutan pasa zaitezkeela Easo Plazatik.Gose-greba-egitaraua-1

EKAINAK 10: GOSE-GREBA AURKEZTEKO PRENTSAURREKOA

Herritar talde batek astebeteko gose greba abiatuko dugu asteazkenean, erraustegiaren aurka. Milaka eta milaka herritarrok proiektu hau arbuiatzen dugula ikustarazi arren, inposatu egin nahi dutela ikusten dugunez, protestak ezkutatu nahian ari direla ulertuta, oraingo hontan gose greba  protesta eredua  hautatu dugu, inposatu nahi diguten erraustegiak gu guzion bizitzengan izango duen eragin kaltegarria salatzeko.

Markel Olanok esandakoaren aurka, erraustegiaren inguruko eztabaida ez da bukatu. Erraustegiaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun kolektibo, elkarte eta herritarrok argi dugu ez garela geratuko, ez diogula protestatzeari utziko azken herritarra informatua egon arte, azken herritarra kontziente izan arte gure izenean, negozio pribatu diru xahutzaile eta osasunarntzako oso kaltegarria den egitasmoa inposatu nahi dutela  eta gainera, era iraingarrian ez digutela kontratua erakutsi nahi.

Ingurugiroaren zaintza aldarrikatzen, gardentasunaren alde, osasuna herritar guztion eskubidea dela eta Euskal Herrian eta Europa osoan ezartzen ari diren politika antisozial hauek herritarrongan eragiten duten zapalkuntza salatzeko asmo garbia dugu.

Medikuek ohartarazten dute errausketak minbizia eta beste gaixotasun asko sortzen dituela, airea, ura, nekazaritzarako lurrak eta abeltzaintza kutsatzen duela etorkizuneko belaunaldiak hipotekatuz.

Zubietako erraustegia multinazionalen eta klase politikoaren arteko sinbiosiaren adibide argia da. SWAP kontratuekin era fortzatuan inposatuak, entitate finatzieroei herritarren diruak oparitzen ari dira. 35 urteko hipoteka handia ezarri nahi dituzte udal baliabideentzat. Urbaser, Altuna y Uria, Murias, LKS Mondragon eta Moyua, Cuatrecasas abokatu bufetearen laguntzarekin besteren artean.

Erraustegia bezalako egitasmoa absurdu honentzako etekin pribatu handiak bideratzen dituzte  eta  aitzitik oinarrizko eskubide sozialak bermatzeko etengabeko baliabideen murrizketak. Talde horretako hainbat enpresa ustelkeria kasuetan harrapatuta daude, eta atzo jakin genuen Urbaserrek adibidez milioiak zor dizkiola Valdemingomezko erraustegiagatik bertako erakunde publikoei. Baina zeini arraio eman diozue erraustegia egiteko kontratua? Zergatik? Zer interes dago atzean ez bada negozioa? Zer sinatu duzue denon izenean? Isiltasuna ez da onargarria. Oso haserre gaude.

Gipuzkoako udalerrien erdian hondakinak era jasangarriak biltzeko alternatiba hobeak demostratu dituztenean, %80tik gertubereizita jasoz, merkeagoak, jasangarriagoak, garbiagoak, nola arraio ausartzen zarete erraustegia inposatzen saiatzera?

Gose greba arrazoirik gabeko kontsumoaz arreta deitzeko baliatu nahi dugu ere bai. Munduak baliabide mugatuak ditu, ezin dugu hazkunde faltsuan sinetsi. Klima berotzen doa. Gutako bakoitzak, gure txikitik eragiteko konpromisoa hartu behar dugu. Sistema honek sustatu dituen ohitura asko aldaketu beharko ditugu aztarna ekologikoa gutxitzeko eta aberastasun soziala banatzeko.

La rueda de prensa de hoy, ante la Diputación.

Prentsaurrekoa, Foru Aldundiaren aurrean..

GOSE-GREBAREN NONDIK NORAKOA

Asteazkenean hasiko da 19:00etan Donostiako Easo plazan. Jendeari dei egiten diogu protesta hasiko den unean etor dadin, babes soziala erakusteko. Programa bat antolatzen ari gara. Arratsaldero hitzaldi bat izango da eta ondoren dokumental baten proiekzioa. Gaiak aire garbia eukitzeko eskubideaz, osasun eskubideaz eta garapen eredu jasangarri eta bizigarriari buruzkoak izango dira.

Herritarrei bertatik pasatzera dei egiten diegu. Konpromiso ezberdinak uztartzeko planteamentu bat egin nahi dugu. Bertara etortzetik, gose grebarekin bat egiteraino dagoen abaniko zabala aldarrikatu nahi dugu. Boteretik sustatzen ari diren eta garaiotan nabarmen bizi dugun desaktibazioaren aurrean, aktibazioa aldarrikatu eta balorean jarri nahi dugu.

DONOSTIAKO UDALAREN OZTOPOAK ADIERAZPEN ASKATASUNARI

Agerraldi honen bitartez zera salatu nahi dugu ere bai. Astebetez gose greba eta herri mobilizazio hau kalean egiteko dugun asmoa Donostiako Udalaren aldetik plaza publikoaren erabileraren ukapenak eta mobilizazioaren iraupenaren mugak aurkeztu dizkigu.

Adierazpen askatasunari oztopoak jartzearen ariketa dela uste dugu . Aurrez aurre gaiari buruz galde egiteko asmoa diegu eta adierazpenerako kalea erabitzeko eskubidearen beharra berresten degu gure ekimenaren bitartez.

 

Jaizkibel-Ulia itsas babesgunearen alde Ozeanoen Mundu Egunean

Captura de pantalla 2017-06-09 a las 15.45.53Ozeanoek Lur-azaleraren bi herenak gutxi gorabehera estaltzen dituzte, eta bizitzaren benetako oinarria dira. Arnasten dugun oxigeno gehiena sortzen dute, karbono emisio asko xurgatzen dituzte, elikagaia eta mantenugaiak eskaintzen dituzte, klima erregulatzen dute, eta ekonomikoki garrantzitsuak dira turismoan, arrantzan eta beste itsas-baliabide batzuetan konfiantza duten herrialdeentzat.

Ozeanoen Nazioarteko Egunaren aurtengo leloa “Gure ozeanoak, gure etorkizuna” da, eta lotuta dago Ozeanoei buruzko Konferentziarekin, zeina Nazio Batuek New Yorken duten egoitzan egingo baita ekainaren 5etik 9ra.

Pasaian, Ozeanoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Jaizkibel-Uliako itsas ingurunearen balio naturalekiko sentiberak diren erakunde zientifiko, talde kontserbazionista eta euskal itsasoaren munduko pertsona ospetsu desberdinek ahaleginak batu dituzte leku honek dituen batasunaren intereseko habitatak eta espezieak ezagutarazteko, itsaso eta lehorraren arteko jarraitutasuna eta itsasgunea babesteko beharra justifikatzeko nahikoa froga baitira.

Ekimena Pasaiako MATER itsasontzi-museoan garatu da eta bertan Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala eta SEO/Birdlife, Jaizkibel Amaharri, Eguzki eta Itsas Gela erakundeek parte hartu dute. Bisitan zehar erakundeen ordezkariek ingurune honen balore naturalak azaldu dituzte, hala nola itsas eta lurtar habitatak, bertako hegaztiak eta geodibertsitatea.

Jaizkibeleko eta Uliako itsaslabarrak Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) dira, Europar Batasunaren 92/43/EEE Zuzentarauaren irizpideen arabera. Proposamenak kontuan hartzen du 2.434 hektareako lehorreko eremu bat Jaizkibelen eta 43 hektareako eremu bat Ulian, baina ez du ondoko itsas eremua aurreikusten. Itsasertzeko zerrenda honek continuum ekologiko, paisajistiko eta geologiko bat osatzen du, Uliako badiaren ekialdetik –Monpas puntatik– Hondarribiako Praileen itsasadarreraino –Asturiagaraino–.

Egun gabeziak daude Natura 2000 Sarean, batez ere kantaurialdeko itsas-eremuetan, eta zehazki, euskal uretan. Nazioarteko konpromisoek itsas-kontserbazioa handitzera behartzen dituzte gobernu guztiak. Hala, adibidez, Nazio Batuen Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenak, munduko itsas-eremuaren gutxienez %10 babestu dadila exijitzen du; Natura Babesteko Nazioarteko Batasunak ehuneko hori %20ra-%30era igo dadila eskatzen du; Ipar-ekialdeko Itsas Ingurumena babesteko Konbentzioak ere itsas-eremu babestuen sare bat sor dadila eskatzen du bere aplikazio-esparruan zehar, kantauri itsasoko urak barne.

Horregatik guztiagatik, 2010ean, OCEANA nazioarteko elkarteak eta Euskadiko Biologoen Elkargoak, EIBE Euskal Izurde eta Balezaleen Elkartearekin batera, proposamen bat aurkeztu zuten ofizialki, non eskatzen baitzen Jaizkibel eta Ulia aurreko itsas-eremua Natura 2000 Sarean sar zedila gunearen balio ekologikoa eta geologikoa handitzeko, eta ondorioz, itsas-eremu babestuen korridore bat sortzeko Txingudiko badiarekin eta gobernu frantsesak euskal kostalderako zituen proposamen desberdinekin.

Jaizkibeleko eta Uliako itsaslabarretan dauden habitatak

Jaizkibeleko eta Uliako itsaslabarretan 11 habitat natural daude Habitaten Zuzentarauaren eranskinetan jasota; horrez gain, 37 hegazti espezie daude Hegaztien Zuzentarauan eta hamar espezie,–ornodun, ornogabe eta landare artean– Zuzentarau berean. Horietako espezie askorentzat, lehorrekoak zein itsasokoak izan, itsaslabar hauek oso garrantzitsuak dira ugalketa eta/edo migrazio gune gisa. Besteak beste, aipatzekoak dira belatz handia (Falco peregrinus), ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis) edo ekaitz-txoria (Hydrobates pelagicus).

Nabarmentzekoa da Armeria euscadiensis euskal landare endemikoa, Villano eta Higer lurmuturren arteko itsaslabarretako berezko espeziea, zeina Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan eta Katalogo Nazionalean baitago.

Era berean, nabarmentzekoa da Erica vagans txilardien lehentasunezko habitataren kontserbazio-egoera ona. Ulian, LIC30 Garrantzi Komunitarioko Lekuaren eremu handi bat estaltzen du txilardi honek.

Captura de pantalla 2017-06-09 a las 15.52.17

Europar Batasunaren zuzentarauetan babestuta dauden itsas habitatak eta espezieak

Habitaten Zuzentarauen esparruan, Zuzentarauaren I. eranskinean dauden garrantzi komunitarioko itsas-habitat natural batzuk, Jaizkibel-Ulia itsasgunea daude. Itsas-habitat hauek kontserbatzeko, Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatu behar dira.

Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Golkoko bioaniztasunaren egoerari buruz egin dituen txostenek diote bai Azabaratzako hareatzek bai Jaizkibeleko eta Uliako uharriek, eta Bidasoako estuarioak oso garrantzitsuak direla, eta Higer eta Pasaiako hareatzak, eta Oiartzungo estuarioa garantzitsuak direla.

Habitaten Zuzentarauaren II. eranskinean dauden itsas-espezieei dagokienez, horietako batzuk Jaizkibel-Uliako itsaslabarren aurreko itsas-eremuan erregistratu ez diren arren, ondoko gune babestuetan atzeman dira. Itsas-espezie hauek kontserbatzeko, Kontserbazio Bereziko Eremuak izendatu behar dira. Txingudi-Bidasoa KBEn, esaterako, itsas lanproia (Petromyzon marinus) eta kolaka (Alosa alosa) daude. Habitaten Zuzentarauaren II. eranskinean dauden itsas-mamiferoei dagokienez, izurde handia (Tursiops truncatus) topatu da Jaizkibel-Uliako uretan, eta mazopa, berriz, (Phocoena phocoena) aldameneko KBEetan ikusi da; beraz, zabaltzea proposatzen den itsas-guneak, jada babestuta dauden guneekin batera, espezie hauek kontserbatzeko korridore ekologiko oso garrantzitsua osatuko luke.

Hauek dira Jaizkibel-Ulia aurreko itsas zabalean ikusi diren beste zetazeo-espezie batzuk: izurde arrunta (Delphinus delphis) eta zere txikia (Balaenoptera acutorostrata). Izurde marraduna (Stenella coeruleoalba), pilotu-izurdea (Globicephala melas), Cuvier balea (Ziphius cavirostris), kaxalotea (Physeter macrocephalus) eta xibarta (Megaptera novaeangliae), berriz, kostatik urrutiago begiztatu dira. Jakin badakigu, gainera, eremu hau ugaltze-tokia zela aspaldi euskal balearentzat (Eubalaena glacialis) eta ehiza-tokia Kantauri itsasoko kostaldeko herrientzat.

Esteka honetan klikatuta, ETBk Jaizkibelgo ikitaldiari buruz eman zuen informazioa ikus daiteke:

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/4891033/bideoa-uliajaizkibel-eremuak-duen-balio-ekologikoa/

Uda honetan, bainuko uraren kalitateari buruz argi eta garbi informatzeko eskatu dio Eguzkik Donostiako Udalari

IMG_20170608_170516753Hondartza-denboraldia hasi berri den honetan, Eguzkik bainuko uren kalitateari buruzko analisien berri argi eta garbi emateko eskatu dio Ingurumen zinegotzi Alfonso Gurpeguiri.

                Eskaera iaz gertatutakoarekin dago lotuta. Izan ere, iaz hainbat aldiz kutsadura fekal atzeman zen Ondarretan, eta, horren ondorioz, kutsadura-kasu horietan, bainua “libre” izatetik “kontuz” egin beharrekoa izatera pasatu zen (1), baina Udalak ez zien horretaz behar bezala informatu erabiltzaileei.

Iaz, denboraldia bukatzear zela, Eguzkik kasu horietako bat dokumentatu ahal izan zuen. Bioaniztasuna eta Ingurumena Kudeatzeko Udal Atalak irailaren 23an boletin bat emititu zuen, esanez 19an jasotako ur-laginen analisien arabera Tenis aldeko uren kalitatea “nahikoa” baino ez zela, eta, horren ondorioz, bainua “kontuz” egin beharrekoa zela. Udalaren webgnunean boletin horren berri 27an eman zuten. Bi egun geroago, berriz, boletin hura kendu eta 26an egindako analisien gaineko boletin berri bat argitaratu zuten. Boletin berriaren arabera, bainua berriro ere “libre” zen. Baina denbora-tarte horretan Udalak ez zuen inoiz hondartzan seinalatu “kontuz” bainatu beharra zegoenik. Beraz, erabiltzaile gehien-gehienak ez ziren aholkua ezagutzera ere iritsi.

Denboraldia bukatuta, berriz, Osasun Ministerioak udan egindako analisi guzti-guztien berri eman zuen, eta horri esker jakin ahal izan genuen Eguzkik salatutakoa ez ezik bete lau kutsadura-kasu ere gertatu zirela Ondarretan, eta kasu horietan gomendioa “ez bainatzekoa” zela (2). Udalak, ordea, ez zuen horretaz txintik ere esan.

Gauzak horrela, hondartza-denboraldia hasi berri den honetan, zera gogorazi nahi dugu: garrantzitsuena ez dira parasolak eta panel berriak, ezta ditxosozko harriak ere; garrantzitsuena ur osasungarria da (eta hondar osasungarria, jakina). Eta halako batean, edozein dela kausa, urak osasungarria izateari uzten badio, Udalak horren berri lehenbailehen eman behar du, eta ahal den modurik eraginkorrenean. Eta erabiltzaileei horren berri emateko modurik eraginkorrena, normalean, hondartzan bertan ematea da.

                Ez da zertan alferrikako alarmak pizten ibili, ados, baina, oroz gain, Udalak arduraz jokatu eta behar bezala informatu egin behar du. Informatu egin behar du herritarrok informazio hori jasotzeko eskubide osoa dugulako. Eta eskubide osoa dugu Legeak hala aitortzen digulako (2), baina batez ere, eta oroz gain, informazio hori ez izatea geure osasunaren kaltean izan daitekeelako.

                Ea aurten ez dugun denboraldia amaitu arte itxoin behar enteratzeko, berriz ere Ministerioaren datuen bidez edo, udan plisti-plasta ibili garenik guztiz osasungarriak ez ziren uretan.

Eguzki, 2017ko ekaina

(1) “Kontuz” bainatu beharrak zera esan nahi du, gehienez ere 10 minutuko bainua eta ondoren ur gezako dutxa bat hartzea aholkatzen dela. Bestela, bainuzaleen larru-azalean eta mukosetan arazoak sor daitezke; bainua haien osasunaren kaltean izan daiteke, alegia.

(2) Esteka honetan, Eguzkik iaz gertatutakoaz egindako errelatoaz gain, Osasun Ministerioak Ondarretako kutsadura-kasuei buruz argitaratutako fitxak ikus daitezke, baita uraren kalitatearen alorrean herritarrok dugun informazio-eskubideari buruzko hainbat aipu ere:

http://eguzki.org/es/2016/11/07/bost-izan-dira-aurten-ondarretan-erregistratutako-kutsadura-kasuak/

Ezezko biribila Aldundiari! Bizikletak beste tratu bat merezi du

Captura de pantalla 2016-11-15 a las 10.26.14Kalapie (Donostia), Balazta (Irun-Hondarribia), Gurpilartea (Errenteria) eta Txirrinka (Oñati) elkarteek Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarri duen mugikortasun iraunkorreko politika eta, bereziki, bizikletaren erabilerari eman dion bultzada lotsagarria salatzeko idazki bat prestatu dugu.

Aldundia, mugikortasun iraunkorra sustatzeko politikan eta bizikletaren erabilera bultzatzeko lehen urratsak eman ostean, gainbeheran egon da 2015etik aurrera, egungo Foru Gobernua eratu zenetik, aurreko akordioetan atzera egin eta Gipuzkoako Batzar Nagusien akordioak urratu besterik ez du egin.

Egiaztatu dugu Aldundiak hartutako konpromisoak ia desagertzera arte urtzen joan direla. Hala, Bizikleta Bideen LPSak aurreikusi zuen eta inoiz bete ez den urteko 14,5 milioi euroko batez besteko inbertsioa, 2015ean 6 miloi euro izaki, 2016an 2,3 milioi eurora, eta 2017an 1,8 milioi eurora murriztu da. Aldundia ez dadila krisiaz baliatu, 2017rako, Sailaren aurrekontuak igo egin dira-eta. Horrez gain, honako gertaera kezkagarri hauek antzeman ditugu: ohiko gastuaren eta bizikleta sustatzeko diru-laguntzen murrizketa, 2016rako Estrategia Kudeatzeko Plana prestatu ez izana, eta abar.

Hauxe da, gure desadostasuna adierazteko, prentsari eta Aldundiari bidali diegun dokumentua.

http://kalapie.org/wp-content/uploads/2017/06/BIZKARRA-BIZIKLETARI.pdf 

Eguzki bat dator aipatuako lau elkarte hauek egin duten egoeraren irakurketarekin. Izan ere, abenduan, Batzar Nagusietan 2017ko foru aurrekontuak eztabaidatzen ari zirela eta, “Bidegorri-sarea geldirik dagoela ezkutatu ezin duen argazki bat, bizikletan bada ere” izdnburuko iruzkin bat egin genion Marisol Garmendia Mugikortasun diputatuaren propaganda-irudi honi. Inork iruzkin hura irakurri nahi badu, esteka honetan aurkituko du:

http://eguzki.org/2016/12/13/bidegorri-sarea-geldirik-dagoela-ezkutatu-ezin-duen-argazki-bat-bizikletan-ateratakoa-bada-ere/

p1020350p

Gladys gogoan, euripean ere bai

Parkeko sarreran, abiatu aurretik.

Parkeko sarreran, abiatu aurretik.

Atertu ez duen arren, jendeak primeran erantzun du eta aurten ere kuadrilla polita bildu gara Gladysen omenaldian.

Esteka honetan aurkituko duzue bideo bat, nahiko adierazgarria:

https://www.youtube.com/watch?v=EXTpQHZ4KXw&feature=youtu.be 

Beste bi bideo hauetan, berriz, ia ekitaldi osoa duzue:

https://www.youtube.com/watch?v=xSUOMN5ncGY&feature=youtu.be

https://www.youtube.com/watch?v=tXkSSHY_W1Y

Gauza bat nabarmendu nahi dugu, eta sinets iezaguzue hau ez dela erretorika: ekitaldi hau xumea den arren, tonto-tonto, lan handia eskatzen du, eta ez litzateke posible izango baldin eta jende askok lagunduko ez balu, gratis et amore lagundu ere.

Omenaldian bertan gaudela, gauza batengatik edo bestearengatik, inpresioa dugu ez garela gure eskerrona behar bezala transmitzen asmatzen. Bada, balio dezatela lerro hauek laguntza hori guztia zinez estimatzen dugula berresteko. Beraz, eskerrik asko Mikeli, Estanga eta bere bandari, Maddi eta June Trebeskako dantzariei, Karlosi, Javiri, Urko eta Enekori eta zuek dakizkizuen guztiei eta bakoitzari. OK?

Oroitarriko bidean, Estanga eta bere banda buru direla.

Oroitarriko bidean, Estanga eta bere banda buru direla.

Maddi eta June Trebeska dantza taldekoak aurreskuan.

Maddi eta June Trebeska dantza taldekoak aurreskuan.

Kuadrilla polita bildu gara.

Kuadrilla polita bildu gara.

Eguzkik ekainaren bukaeran 30 urte egingo ditu. Horren aitzakian, Eguzkik Felix Soto

Eguzkik ekainaren bukaeran 30 urte egingo ditu. Horren aitzakian, Eguzkik Felix Soto “saritu” edo aitortu nahi izan du. Omenaldia bukatuta, kuadrilla bat erretratatu gara, Felix eta Gladysen argazkia erdi-erdian genituela.

CETAren aurkako mobilizazioak Donostian, Bilbon eta Iruñean

Iruña03062017-1Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainek deituta CETA hitzarmenaren aurkako mobilizazioak egin dira egunean zehar Donostian, Bilbon eta Iruñean. Mobilizazioak Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza libreko itunaren (CETA) aurka Atlantikoaren bi aldeetan sortu den mugimenduaren testuinguruan kokatzen dira. ELA ekimen hauen parte da eta mobilizazioetan parte hartu du.

Donosti03062017Ekintza hauetan ehunka lagunek hartu dute parte. Ituna oso kritikatua izaten ari da, hain zuzen ere bere xede nagusiagatik, “merkataritzari oztopoak kentzea” baita xede hori, eta kendu nahi den oztopotzat jotzen da, adibidez, langileak, ingurumena, kontsumitzaileak, jatorri-deiturak eta abar arauen bidez babestea. Bestela esanda, herritarren eskubideen eta on publiko orokorraren gainetik jarri nahi dituzte atzerriko korporazioen eta inbertitzaileen eskubideak. Hori lortzeko, Estatuaren botere arautzailea neutralizatzen duten bi teknika erabili nahi dituzte: batetik, justizia-auzitegi pribatuak, eta, bestetik, araudien alorreko lankidetza, arauketa ahalik eta maila baxuenean homogeneizatzen saiatzeko, merkataritza-interesak ahalik eta gutxien baldintzatuta egon daitezen.

Datorren astean zehar ere ekimen hauek hainbat mobilizazio deitu dituzte. Bihar Gasteizen, legebiltzarrearen aurrean goizeko 11:00etan.

Bilbo03062017-2